Ugaoko Dorrea Xake klubekoek lehenbiziko aldiz xake erakustaldia antolatu zuten aurreko larunbatean ugaoko Herriko Plaza alboan . Bertara 40 lagun hurbildu ziren David Astasio maisu gasteiztarraren aurka aldibereko partidak jokatzera. Honek, 39 partida irabazi eta bat berdindu zuen. Bitartean, Erlantz Miguelez laudioarrak aldiberean bi partida jolastu zituen begiak estalita Ugaoko taldeko bi kideren aurka, bat irabazi eta bestea galdu. Espero dugu hurrengo urtean horrelako ikuskizuna errepikatzea. Segi horrela.