Aurtengoa sorrera urtea da Ugaoko Dorrea Xake taldearentzat, eta hori ospatzeko, Ugaoko Jaien egitaraupean xake erakustaldi bikaina eskainiko digute datorren Irailaren 7an, 11:30etatik aurrera Herriko Plazan.
Batetik, David Astasio Maisu Gasteiztarrak (egun Linaresen Espainiako txapelketa jolasten ari da), aldibereko partidak jolastuko ditu xake txokora hurbiltzen den edozeinen aurka. Garaikurrak egongo dira partaide guztientzat eta aukera paregabea izango da maisu baten aurka leihatzeko lagunarteko giroan!
Bestetik, gure taldeko kidea den Erlantz Miguelezek aldiberean bi partida jolastuko ditu begiak estalirik bolondres azaltzen diren bi kide ezberdinen aurka.
Anima zaitezte!