OSAGAIAK
• Banana bat (helduta balio du)
• Azukrea, 100g
• Irina, 100g
• 2 arrautza
• Oliba olioa, 50g
• Jogurt natural bat
• Txokolate beltza, 150g
• Legamia,4g
BEHARREZKOAK
• Katilua
• Hagaxka (azkarrago irabiagailua erabili)
• Kolilara eta sardexka
• Silikonazko moldeak
NOLA EGIN:
- Arrautzak eta azukrea katilu batean jarriko ditugu eta hagaxka batekin ondo irabiatu ditugu.
- Banana zuritu, sardexka batekin ongi zapaldu eta arrautza harrotuekin nahastu. Gero, oliba olioa eta jogurta gehitu eta ongi nahastu berriro.
- Irina eta legamia nahastu eta aurreko oreari pixkanaka gehitu, poliki-poliki nahasten dugun bitartean. Labeko erretilu batean orea jarri eta labean erre 20 minututan 180º C-tara.
- Eginda dagoenean, txokolatea maria bainuan urtu eta zerbitzatu txokolate beroa gainetik bota diogula.
(Maite Sánchez,DBH 3,Laudio institutua)