Osagaiak:
- 125 gramo txokolate beltz.
- Zereal apurrak.
- Intxaur zatiak.
- Urra zatiak.
- Almondo zatiak.
Nola egin?
Lehenik, txokolatea “baño marian” urtu. Gero, urturik dagoenean, zereal zatiak gehitu eta nahastu. Bigarrenik, goilara batekin nahaste zatiak hartu eta arroka bezalako irudi batzuk eraiki argazkian ikusten den moduan, eta albal paperean jarri lehortu arte. Gogortu bezain pronto… jateko prest daude! Momentuan jan ezean, hobe da hozkailuan gordetzea, txokolatea urtu ez dadin.
On egin!