CRISTINA GONZALEZ (Barakaldo, 1969) Etxaurreko andereño bat da. Bere irakasteko modua gustatzen zaidalako.
- Nor zara?
Cristina González.
- Non jaio zinen?
Barakaldoko Gurutzetako ospitalean.
- Zer ikasi zenuen?
Magisteritza.
- Zenbat urte daramatzazu lan egiten?
27 urte.
- Zertan lan egiten duzu?
Irakaskuntzan.
- Seme- alabarik dituzu?
Eta neba- ahizparik? Bai, bi seme-alaba eta neba bat.
- Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Euskal dantzak; musika, orokorrean; kirolak (batez ere musikarekin lotuak badira), baina ibiltzea asko gustatzen zait; horrezgain, irakurtzea eta ordenagailuekin ibiltzea ere oso gustukoak ditut.
- Zer sentitzen duzu zure seme- alabak ez diren umeekin lan egitean?
Ezer berezirik. Betidanik umeak gustatu zaizkit, edozein adinekoak, eta jendeari gauzak ikasten laguntzea ere bai. Beraz, nire lanbidean bi helburu horiek bateratzea lortzen dut.
- Irakaslea izan aparte, zerbait gehiago egiten duzu?
Ama izateaz gain, lehen aipatu ditudan zaletasun batzuk praktikatzen ditut; hobeto esanda, ikasten ditut, musika tresna bat eta dantza adibidez.
- (Egiten duzun hori) egitean, momento batez ahazten zara zure lanez?
Bai. Oso momentu lasaigarriak dira niretzat. Laneko une gogorrak eta estresagarriak alde batera uzten asko laguntzen didate gero, indar berriak hartuta lanean aritzeko.
- Nola sentitzen zara "hobbie" horiek egitean? Zergatik?
Ba, oso lasai alde batetik lehen esan dudanagatik eta beste alde batetik harro, txikitako asmoak edo helburuak betetzen lortzen ditudalako.
- Kontzerturen edo emanaldiren bat egin duzu edo egingo duzu?
Uf!!! Musikako kurtso bukaerako emanaldietan parte hartu dut bakarrik; ni bestela, oso lotsatia naiz eta gainera ikasle oso berria naiz horretan pentsatzeko. Familia eta lagunen artean agian zertxobait egingo nuke baina asko ikasi behar dut oraindik.
- Egin baduzu, urduri jartzen zara egitean jende aurrean?
Bai, musikarena bada oso urduri jartzen naiz baina tira, egin behar bada...; berriz, dantza emanaldietan urduri egon arren estualdi gutxiago izaten ditut eta gehiago disfrutatzen dut.
- Zer pentsatzen duzu hezkuntzari buruz?
Ba, hezkuntzaz galdetzen didazunean heziketa esan nahi duzula uste dut eta hau hitz gutxitan komentatzea oso zaila da.
Nire ustez heziketa beharrezkoa da, bizitzako edozein arlotan jendearen arteko harremanak ematen dira eta hauek errespetuz eman
behar dira. Hori bakarrik lortzen da kalitatezko heziketa baten bidez. Eskola eta familia barruan landu behar da modu koherente
batean, hau da, bien artean harreman estua eman behar da mezu berdinak emateko eta umeak ez nahasteko.
- Zerbait aldatuko zenuke?
Gauza asko ez. Agian, dauden asko sakonduko nituzke. Hala ere, irakasleok esperientziarekin asko
ikasten dugun arren etengabe formatzea beharrezkoa iruditzen zait. Horretan agian aldaketak egingo nituzke.
- Zer pasatu zitzaizun burutik irakaslea izateko?
Egia esanda, ez dakit. Txikitan ingurukoei laguntzeko prest azaltzen nintzen beti
eta eskolan ikasten nuenarekin disfrutatzen nuen. Seguraski, izan nituen irakasleak ere onak izan ziren oraindik gogoratzen
ditudalako. Agian horiek gogoratu nituen erabakia hartu nuenean.
- Noizbait pentsatu al duzu beste gauza batean lan egitea?
Beno, hori uste dut edozeinek pentsatu duela. Gezurra badirudi ere,
gure lana ez da erraza; momentu gogorrak eman daitezke, eta orduan, burutik edozein pentsamendu pasa daiteke. Baina, ondo
pentsatuta, uste dut inoiz ez dudala seriotasunez beste lan batean pentsatu,
- Umeren bat zirikatu edo izorratu dizu?
Zer egingo zenuke momentu horretan? Umeak diren neurrian, zirikatzen dute eta askotan
haserratzen zaituzte. Baina, azkenean gu hezitzeko gaude, zer dagoen ondo eta txarto irakasteko; eta okertzen direnean,
konpobideak topatzen laguntzeko. Hori ahazten badugu, akabo.
- Parteren bat idatzi dituzu?
Lehen Hezkuntzan ez dira parteak betetzen. Baina bai tokatu zait familiei telefonoz edota beste modu batez abisatzea. Gure lanaren barruan dago, nahiz eta batzuetan oso gustukoa ez izan.