Maite Sanchez: “Zure musika tresna maitatu,abestiak sentitu eta musika gozatu.”

Erabiltzailearen aurpegia LaudioGune 2016ko urt. 8a, 14:31

Maite Sanchez (Laudio, 2001) Bederatzi urte eman ditu biolina jotzen. Jakin nahi izan dugu, nolakoa den biolin-jole baten bizitza.


Nondik hasi zen zaletasun hau?

Sei urterekin kontzertu batera gonbidatu ninduten.Kontzertu horretan biolontxelo bat eta bi biolin zeuden.Bi ordutan ez nuen behin kliskatu ere.Hortik aurrera, biolina jo nahi nuela erabaki nuen.Orain dela bederatzi urte hasi nintzen eta pozik nabil orain.

Betidanik gustatu ahal zaizu?

Hasieran ez zitzaidan asko gustatzen.Azterketak egitea eta egunero ikastea ez zen nirea.Orain musika maitatzen ikasi dut.Beti abesti berriak egiteko prest nago.

Kontzerturen bat eman duzu?

Urtero emanaldi bat ematen dugu,akademiakoekin.Hasieran,oso urduri jartzen nintzen.Urteekin lasaiago sentitzen naiz.Orain urduritasuna ikusten dut ikasle txikien begietan,horrek indarberritzen nau.

Etorkizunean, biolin-jolea izatea gustatuko litzaizu?

Ez,alde batetik,zaila da honetaz bizitzea,oso ona izan behar zara. Bestetik, helburu ezberdin batzuk ditut etorkizunerako eta musika ez dago hauetan.

Zenbat biolin dituzu?

Duela gutxi,azkena erosi dut.Orain,hiru dauzkat guztiak bigarren eskukoak.Oraindik beste biolin bat erostea espero dut,baina bigarren eskukoa ez dena.Hori esan nahi dut biolina jotzen urte batzuk oraindik egongo naizela.
   
Zaila ahal da?

Bueno...Batzuk diote oso zaila dela, nik ez dut horrela ikusten.Zaila da bai baina praktikarekin erraza bihurtzen duzu.Hori lortzeko musika maitatu behar da.



Beste instrumenturen bat jotzea pentsatuta daukazu?

Betidanik saxofoia gustatu zait.Baina ez dut uste ikasiko dudanik.Pianoa ikasten ere saiatu nintzen behin.Baina,biolinarekin oraingoz nahiko daukat.

Jende asko jotzen du biolina zure inguruan?

Egia esanda,ez dut jende asko ezagutzen biolina jotzen duena. Gainera,jende gehiago dago ikasi nahi duela ,errealitatean jotzen duena baino.Hala ere, nire ikastetxean jende asko ikasi nahi duenez, zerrenda luze bat dago sartzeko.

Zer esango zenioke biolina ikasten hasi direnei?

Ez utzi hasi bezain laster.Hasieran,zaila izango da baina,azkenean zure helburua beteko duzu.Musika ikasteko pazientzia asko izan behar duzu.Zure musika tresna maitatu,abestiak sentitu eta musika gozatu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide