Maite CoBo (Getxo 1970) eguneroko estetikari Artea txertatzen dion artista da. Arte azoka askotan parte hartu du, azkenak 2010ean, Osakan (Japonia), non bere lanaren gorputza ohorezko aipamena jaso zuen, eta 2011n Valentziako azokan eta II Bienal de Arte Maison Japon, Madrileko kongresu jauregian. Gaur egun proiektu berritzaile bat martxan jartzea lortu du. Obra bat zurea egitea eta mugimenduan jartzea proposatzen dizun proiektua: bere denda-galeria-tailerra: VAS HECHA UN CUADRO.
Nola hasi zinen Artearekin?
Nire ustez betidanik margotu egin dut, lehenengo hobby bat bezala egiten nuen, baina geroago margotzeko eta artista bezala garatzeko behar handiagoa eduki nuen. Benetan artistiko mailan proiektatzen hasi nintzen unibertsitatera joan nintzenean, Arte Ederrak ikastera.
Zer suposatzen du Artea zure bizitzan?
Artea niretzat behar bat da, jendearekin komunikatzeko nire modua da.
Nola definituko zenuke zure pintura estiloa?
Estilo abstraktu espresionista duen artista naizela uste dut. Estilo asko ditut nahastuta, adibidez: kubismoa, espresionismoa, tintagai faobistak ere baditut, estilo ugari daude nire obretan, baina nolabait nire obra bat ikusten duzunean oso erraz aitortzen duzu.
Zenbat denbora eraman ahal zaitu zure obraren bat egitea?
Denbora guztia. Klik bat dago nire barnean eta klik hori ez gertatu arte ez dut obra amaitzen. Obra bat sinatzen dudanean ez dut berriro ukitzen.
Zer uste duzu artista bat jaio edo egiten da?
Bueno ni horrela jaio naiz, baina egia da ere, egin naizela. Hau da, guztiok sormen handia dugu, baina egia da sormen hori nola garatu irakasten badizute errazagoa da Artearen bidez adieraztea.
Nola hasi zinen arropa pertzonalizatzen?
Nire bigarren semearen jaiotzearekin izan zen, bi arrazoi egon ziren: ni margolan bilduma bat garatzen ari nintzen eta nire semearen logela prestatu behar nuen, ni margotzen nuen lekua. Ganbarara eraman ninduten, Baina han ez nuen leku nahikoa, nire obrak oso handiak zirelako eta konponbiderik hoberena obra txikiago bat lantzea zela pentsatu egin nuen. Eta hor izan zen ehunen gaiarekin hasi nintzenean. Kamisetak margotzen hasi nintzen nire semeen arropa oso aspergarria iruditzen zitzaidalako.
Nola bururatu zitzaizun VAS HECHA UN CUADRO sortzea?
Kamisetak ikusten zituen jendeak, denak Guggenheimean saltzen ziren, eskatzen hasi zizkidaten, baina artisau-lana izatean, garestia zen. Orduan bururatu zitzaidan nire obra inprimaketa digitalera eramatea produktu gehiago eta jende gehiagorentzako egiteko.
Nola definituko zenuke proiektu hau zure hitzekin?
Oso produktu berritzailea da, eta hori da mantentzen ari nauena garai hauetan. Existitzen ez den proiektua da, hemen Euskal Herrian egiten duen bakarra naiz eta nazioarteko mailan antzeko proiektu bat dagoela uste dut.
Arropaz gain zer beste gauzak diseinatzen dituzu?
Osagarriak, zapatak, bitxiak eta letra agindu ugari egiten ditut arropaz gain. Letra aginduak pertsona batek edozein jantzi ekartzen duela eta nik pertzonalizatzen diodala esan nahi du. Normalean letra aginduak egiten dira pertsona horrek beste inork ez daukan jantzi bat eraman nahi duelako.
Nola da zure ehunen fabrikazio prozesua?
Fabrikazio prozesua konplexua da. Lehenengo, nik obra margotzen dut, normalean nahiko handiak izaten dira, eta segituan, industriako argazkigintzako argazki estudio batera eramaten dira. Bertan hainbat argazki egiten zaizkie planoen bidez, eta azkenik, argazki oso zehatz bat egiten zaio. Hor da formatua analogikotik digitalera pasatzen denean. Argazki digital hori Bartzelonara bidaltzen da. Han ehuna makina batean jartzen da eta tindagai berezi batzuen bidez nik erraztu diedan irudi digitala inprimatzen da. Ehun hori gero garbitu eta erabili ahal izateko eta ez margultzeko tratamendu jakin bat jaso behar izan du. Gainera, behin ehuna inprimatuta, tintak ezartzeko, amaitzeko tratamendu bat jasan behar du, kontuan hartuta ze ehun mota den.
Zure familia, lagunen, ezagunen eta abarren laguntza izan duzu momentu guztietan?
Bai, nire familia batez ere, nik ezin izango nukeen halako proiektu batean sartu haiengandik izango ez balitz. Oso goiz hasten naiz lan egiten eta oso berandu bukatzen dut. Nire semeek ez naute ia ikusten eta nire senarra niri beti laguntzen dagoena da eta gurasoen paperean ordezkatu nauena, hau da, familiaren laguntza oso garrantzitsua izan da niretzat. Lagunak, lagunak hor daude eta lagun berezi batzuen laguntza izan dut.
Koadroak ere erosten dizkizute dendan?
Bai, ere bai
Zure helburua lortu duzula uste duzu?
Amets bat egi bihurtzea lortu dudala uste dut. Helburua, helburua oraindik ez, nire helburua marka askoz gehiago hedatzea da, kale hau, ate hau eta denda hau baino askoz harago hedatzea nahi dut. Etorkizun handia duen marka dela uste dut eta nire helburua jendeak ezagutzea eta Artea janzteko aukera izatea nahi dut.
Bitxia da zure abizena idazten duzun modua, zergatik idazten duzu CoBoren B letra larriz?
Ez dakit, horrela ateratzen zait, konturatzen bazara nire obrak zinatzean M letra hiru puntekin egiten dut.
Zure biografian Alemaniari erreferentzia egiten diozu, zerk lotzen zaitu Alemaniari?
Dena. Nire haurtzaroa eta nerabezaroa igaro dut han, han hazi naiz, han ikasi egin dut eta gainera ordenaren eta metodoaren oso kontzeptu alemaniarra daukat, nire ustez hain beste gauza batera egin ahal ditut oso metodikoa naizelako. Gero, naturaltasun latina dut, baina nire lanean erabat alemaniarra naiz.