Onintza Enbeitia: "Gauzak aldatzeko alternatibak badaudela nahiz eta ezetz esaten diguten"

Erabiltzailearen aurpegia LaudioGune 2016ko urt. 8a, 11:15

ONINTZA ENBEITIA (Muxika, 1979) 36 urteko kazetari, bertsolari eta politikari emakumea da.


Nor zara?

Onintza Enbeita Maguregi naz ni. Ikasketaz kazetaria, afizioz bertsolaria eta kasualitatez politikaria.


Non jaio zinen?

Muxikan.


Zenbat urte dituzu?

36.


Non bizi zara?

Muxikan bizi naiz, eta munduan zehar ibili naizen arren, bizitzako urte gehienak bertan eman ditut.

 

Zer ikasi duzu?

Kazetaritza ikasi nuen, baina ondoren Euskal Kulturgintzaren Transmisioan eta Agroekologian aditu tituluak atera ditut.


Zertan lan egiten duzu?

Orain politikan ari naiz; EHBilduko diputatua naiz Madrilen.


Seme-alabarik baduzu?

Ez. Ez dut umerik, oraingoz.


Edo neba-ahizparik?

Ahizpa bi ditut; eta uste dut hori dela nire zorterik handiena.


·Zeintzuk dira zure zaletasunak?

Dantzan egitea eta irakurtzea.


Pozik al zaude zure gaur egungo bizitzarekin?

Bai, oso pozik: nahi izan ditudan ikasketak egin ditut, bidaiatzeko aukera izaten dut noizean behin, soldata bat daukat, familia daukat, ez dut ezintasun fisikorik, lagunak baditut, maitatua sentitzen naiz... ez daukat pozik ez bizitzeko arrazoirik.


Bertsolari denbora gehiagoz jarraitu nahi duzu?

Momentuz bai. Ez dakit noiz arte, baina oraindik bai.

Zer esperientzia atera dituzu politikan egondako azken urte hauetan?                 

Gauzak aldatzeko alternatibak badaudela nahiz eta ezetz esaten diguten. Nahi duguna lortu dezakegu guk nahi badugu, eta edozein alderditan daude bihotz oneko pertsonak.







LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide