Laudio Ikastolako DBH4ko ikasleek “Hazten” antzezlana eskainiko dute abenduaren 19an, astelehena, Lanbide Heziketa Ikastetxean 18:00etan. Sarrera doakoa izango da.
Ikasleek beraiek sortutako istorio laburrez ekoiztutako lana da eta honela laburbiltzen dute: aitona-amonekin dauzkagun hariak bereziak izaten dira. Bereziak eta behin betikoak, oro har, eta zaila izaten da hari horren haustura gure buruari galderarik egin gabe onartzea, zalantzak isilaraztea eta aurrera egitea.
Horregatik, oholtza gainera igoko ditugun istorioak guztiok, inoiz, esan edota onartu gabe utzitako beldur eta ziurtasunen narrazioak izango dira -sexualitatea, dirua, bakardadea, udazkena, maitasuna, elkartasuna eta heriotza-, orain arte izan dugun entzulerik onenari aitortutakoak, aitona-amonei.