Laudio Ikastolak ikasturte amaiera bitartean DBHko matematika eta fisika-kimika arloak emango dituen irakasle bat behar du.
Interesatuek fisika-kimika, ingeniaritza gradua edo arlo bietarako behar besteko habilitazioa eta EGA edo titulazio baliokidea izan beharko dute. Ikastolen Elkartearen EKI metodologia eta ingelesa ezagupenak ere baloratuko dira. Curriculumak laudio@ikastola.eus posta elektronikoan eta Ikastolako idazkaritzan jasoko dira urriaren 10a arte.