"Amama ta ni" bideo-lana saritu dute Kultura Ondarea lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2016ko mai. 26a, 13:21

Bigarren urtez jarraian, Laudio Ikastolako Batxilergo lehen mailako ikasle talde bat Eusko Jaurlaritzak deitutako Kultura Ondarea lehiaketan saritua izan da.

Iratxe Ibarrola, Julen del Arco, Ainhoa Solan, Joseba González eta Andere Canalesek lehiaketaren 2. ediziorako sortutako Amama eta ni bideoa saritua izan da, epaimahaiak emandako puntuaziorik altuena eskuratuz. Aititeren altxorra bideoak berriz, Laudio Ikastolak aurkeztutako beste lanak, laugarren postua lortu du epaimahaiaren ebazpenean.

EAEko Bigarren Hezkuntzako 32 ikastetxetako ikasleek aurkeztutako 37 bideo izan dira aurten lehian eta astelehenean, maiatzaren 30ean, Bilbon egingo den ekitaldian saria jasoko dute Laudio Ikastolako ikasleek edizio honetako beste bi talde irabazleekin batera, Abellanena Ikastetxea eta Kantauri BHI.

Zorionak neska-mutilak!!! Bai irabazleei zein aurkeztutako Ikastolako beste bideoan parte hartu duzuenoi!!! Lan polita egin duzue eta!!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide