Batxilergo 1. mailako ikasle batzuek Kultura Ondarea 2. lehiaketan parte hartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2016ko mai. 19a, 08:18

Aurten ere Laudio Ikastolako Batxilergo lehenengo mailako ikasle batzuk, beraiek sortutako bideoekin, Eusko Jaurlaritzak antolaturiko Kultura Ondare lehiaketaren bigarren edizioan parte hartu dute.

Lehiaketa honetara aurkeztutako bideoen bidez ikasleek beren ikuspuntutik kultur ondarea den elementu bat azpimarratu nahi izan dute. Bi bideoetan herri ezberdinetako ikasleek lan egin dute izanik, gai ezberdinak landuz.

Otsailean lanean hasi ondoren (gaiak aukeratzen, informazioa bilatzen, elkarrizketak egiteko pertsonak aukeratzen eta bideoaren diseinuan) beren esfortzuen emaitza ikusgai dugu Kultura Ondareak youtuben duen kanalean eta facebook sarean duen orrialdean izenburu hauekin: amama eta ni eta aititeren altxorra.

Animatu zaitezte bideoak ikusten eta egindako lanei oihartzuna ematen, gustuko duzuela adierazi youtubeko bideoan eta  facebooken.

Animo neska mutilok lan politak egin dituzue eta!!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide