Laudioko Haur Danborrada ospatuko dugu ostiralean, hilak 22an, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Herriko lau ikastetxe, Laudio Ikastola, Lamuza, Latiorro eta La Milagrosa, eta Azpeitiko Ikasberri Ikastola Herriko plazatik kalejiran abiatuko dira San Prudentzio jaia iragartzeko.
Ohiko ibilbidea burutuko dute Herriko Plazatik abiatuta Pio XII, Zumalakarregi, Baias, Nerbioi eta Elexalde kaleetatik. Ibilbidea amaitutakoan erretreta eskainiko dute Herriko Plazan. Amaierako jaia Aldai plazan burutuko dugu, txokolate jana, diskofesta eta Kirikiño taldeak prestatutako tailerrak izango dira bertan.
Euria eginez gero, aldaketak
Euria eginez gero, eta horrela iragarrita dago, ekitaldi bakarra burutuko da Aldai plazan. Berton joko dute danborrariek erretreta eta jarraian amaierako jaia izango dute.