XX. Laudio Ikastola Krosa lehiatuko da otsailaren 14an

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2016ko urt. 27a, 10:36

XX. Laudio Ikastola Krosa lehiatuko da otsailaren 14an, igandea, Lamuza parkean. Ohi bezala, Arabako eskolarteko kros txapelketa izango da eta lehiaketan ari diren kirol taldeetako partaideez gain laudioar ikastetxe guztietako neska mutilak gonbidatu dituzte berton parte hartzera.

Zikuitua goizeko 10:30ean zabalduko dute 2002 eta 2007 urteen tartean diren kategoriatako kirolarientzat. Kategoria ezberdinen proben ordutegi eta egin beharreko distantziak hauek dira: 11:00etan Emakumezko Infantilak, 2002 eta 2003 urteetan jaiotakoak, 2.000 metroko distantzian; 11:15ean Gizonezko Infantilak 3.500 m; 11:35ean Emakumezko Alebinak, 2004 eta 2005ean jaiotakoak, 1.500 m; 11:45ean Gizonezko Alebinak 2.500 m; 12:00etan Emakumezko Benjaminak, 2006 eta 2007 urteetan jaiotakoak, 1.000 m; 12:10ean Gizonezko Benjaminak 1.500 m.

Azken txanpa gisa oraindik lehiaketan parte hartzen ez duten gaztetxoei, Lehen Hezkuntzako 2. mailatik beherakoei, irekitako proba egingo dute 12:20ak aldera, igande goiz batez euskara eta kirola etxeko gaztetxoekin lotzeko aukera paregabea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide