Araba Euskaraz 2016 kanpainako ardo salmenta

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2015ko aza. 10a, 15:57

Aguraingo Lautada Ikastolak Araba Euskaraz kanpainarako etiketatutako ardo eskaintza prestatu du Eguberriari begira.

Lapuebla Labarkako Estraunza upategiko ardoekin osatu dute aurtengo eskaintza, urteko ardo beltza eta ondua eta ardo zuria alegia.

Ardo mota bakoitza 3 botilako estutxeetan eta 12 botilako kutxatan izango da salgai bai eta ardo bakoitzetik botila bana biltzen dituen estutxean ere.

Laudio Ikastolako idazkaritzak eskaera orriak  jasoko ditu abenduaren 9a bitartean, baita, laudio@ikastola.net posta elektronikoan eta 94 672 67 37 telefonoan.

Eskuratu HEMEN eskaera orria

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide