Zuberoako Ikastolak laguntzeko produktu salmenta

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2015ko aza. 6a, 10:37

Iparraldean ekoiztutako produktuz osatutako otarren salmenta abiatu du Zuberoako Eperra Ikastolak. Ekimen honekin ikastolaren funtzionamendurako beharrezko dituzten sarreren %5a estaltzea espero dute.

Bertoko familiek finantzazioaren %30a jartzen dute eta botere publikoek sa-rreren %20a baino ez dute ahalbidetzen. Ikastola hauen sostengurako gainerako %50a, sarreren erdia, honelako gizarte-ekimenen bidez eskuratzen da.

Honez gain, tokiko jaki ekoizleak ezagutarazteko ekimena ere bada. Eskaintzen diren produktuak Zuberoako etxal-de eta enpresatan ekoiztutakoak dira.

Jende askoren ahaleginari esker mantentzen dira  ikastola hauek martxan. Aurten ere eskaintza goxoa ekarri digute beraien proiektua lagundu dezagun.

Laudio Ikastolako idazkaritzan eskerak jasoko ditugu azaroaren 20a arte. Ordainketa abenduan jaulkiko den errezibo baten bidez bideratuko da eta banaketa abenduaren 14ko asterako iragarri digute.

Eskaera orria jaso

IRATI OTARRA 52€

Ardi gazta (900gr)
Txahalki kontserba piperrekin berotu eta jateko prest (750gr)
Patea ahate gibelarekin (125 gr)
Eztia (500gr)
Etxeko gaileta pakete bat (200gr)

AHÜZKI OTARRA 40€

Ardi gazta (900gr)
Patea ahate gibelarekin (125 gr)
Eztia (500 gr)
Etxeko gaileta pakete bat (200gr)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide