Laudio Ikastolako batxilergo ikasle talde batek Kultura Ondarea saria eskuratu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2015ko eka. 16a, 11:30

Laudio Ikastolako Batxilergoko 1. mailako hainbat ikaslek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak aurten lehenbiziko aldiz abiatu duen Kultura Ondarea Sarian parte hartu du.  Aurkeztu dituzten lau bideoetatik “Orozkoko garrafak” lanak saria eskuratu du eta Ikasturte honen amaieran Irlandara joango dira bidaian Arrate Arana, Maider Renes, Ane Garcia, Olatz Torrecilla, Izaro Azkunaga eta Zaloa Garai, bideoaren egileak.
Beraiekin izan gara aurkeztutako lana gertutik ezagutzeko:

Zeintzuk irizpide erabili dituzue gaia aukeratzeko? Zergatik aukeratu duzue gaia?

Jon Muñozek, lehiaketa honetan parte hartzeko aukera eman zigun. Lehiaketako irizpideak irakurri eta gero, gure inguruko kultura ondareari buruz lana egitea erabaki genuen, ideia ona zelakoan. Momentu horretan, gure taldeko kide batek Orozkoko garrafei buruz lana egitea aipatu zuen, tradizio hori jarraitzen dituzten hainbat ezagun baitzituelako. Hortaz aparte, pertsona honek gaiari buruzko liburua gordeta zeukan eta hau aurkitzerakoan martxan hasi ginen.

Nolakoa izan zen bideoaren diseinua eta prozesua? Prozesu konplexua izan da?

Hasiera batetik, oso argi geneukan  bideoa eramangarria eta originala egin nahi genuela , eta horregatik gure irudimena piztu genuen. Ideiak imajinatzeko orduan ez genituen zailtasunak izan, taldeko bakoitza ideia mordoa eman genituelako.


Zer moduz moldatu zarete teknikoki proiektua garatzeko?

Hasieratik arazoak izan genituen eta bat baino gehiagotan lana ez aurkeztea pentsatu genuen. Mota askotako arazok izan ditugu: Elkarrizketak egiterako orduan, ``making of´´ a egiterako orduan, elkarrizketatuekin kontaktuan jartzeko orduan… Baina azkenean, pilak jarri genituen eta lana aurrera atera genuen.

Zein izan da lanaren parterik zailena?

Hainbat momentutan zailtasunak izan ditugu. Horietako bat, lanaren elkarrizketak grabatzeko momentuan taldeko partaide guztiak egunean bat etortzeko aukera izan ez genuelako . Hortaz aparte, bideo osoa muntatzeko arazoak ere izan ditugu, bideo solte asko genituelako eta ez genekielako nola lotu era koordinatu batean.

Bideoa amaitzerakoan ze sentsazio eduki zenuten?

Egia esanda, bideoa amaitzerakoan sentsazio oso on bat genuen eta harro sentitzen ginen egindako lanarekin. Hala ere, bideo apur bat motz gelditu zela pentsatu genuen eta horrek puntuazioa jaitsiko zigulakoan geunden.


Ikusi dituzue gainerako partaideen proiektuak? Zeintzuk izan dira besteen proiektuetatik deigarriak iruditu zaizkizuen ideiak?

Hainbat bideo ikusi genituen eta benetan bideo bakar bat deigarria edo originala iruditu zitzaigun, besteen artean nabarmenena zelako; guztiak ez bezala, elkarrizketen bidez istorio bat kontatzen baitutelako.

Kultur ondarearen inguruan duzuen iritzia zein da?

Gure ustez, kulturari buruzko jakintza izatea garrantzitsua dela uste dugu,  kulturaren bitartez jakinduria, tradizioak, ohiturak… bereganatzen baititugulako.


Nola izan duzue Kultura Ondarea Sariaren berri?

Saria jakinarazi ziguten egunean, gutariko bakar bat baino ez zegoen ikastolan. Beraz, hasiera batean, pertsona horri gure historiako irakaslea, hau da, Jon Muñoz ,sariaren berria eman zion. Ondoren, ikasle hau WhatsApp-aren bitartez taldeko beste partaide guztiei mezua helarazi zigun. Hori dela eta, beste guztiak segidan Laudio Ikastolara joan ginen datu pertsonalak eta beste informazio zehatz batzuk emateaz aparte, gure poztasuna taldeko kideekin eta irakasleekin ospatzeko.

Irabazle izan ez bazenute, lehiaketan parte hartu izanak pena merezi izan zuela uste duzue?

Bai, esperientzia polita izan da eta momentu barregarri asko izan ditugu bideoaren grabaketa eta prestakuntza egiterakoan. Edonori gomendatzen diogu lehiaketa honetan parte hartzea, kultura ondarean barneratzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide