Oiongo San Bizente Ikastolak Ekainaren 14an Gasteizen ospatuko duen Araba Euskaraz jaian laguntzeko luzatu duen deiarekin bate gin du Laudio Ikastolak.
Laudio ikastolari MENDIZORROTZA gunean laguntzea egokitu zaio eta oraindik txanda batzuk betetzeko laguntzaile bila gabiltza: Garbiketa (8 lagun) , Segurtasuna (8 lagun) eta Sarrera (2 lagun) goizeko ordutegian 9:00etatik 15:00etara. Behar baino gehiago lortuz gero bi txandatan banatuko ditugu lanak.
Izen-ematea ondorengo bideak erabiliz bideratuko dugu:
•Ikastolako idazkaritzara orrialde hau beteta helarazita.
•94 672 67 37 telefonoan.
•eke@laudioikastola.eus posta elektronikoaren bidez.
Zatoz ekainaren 14an euskara piztera!