3 lan saritu dituzte Ikastolako Lehen Mikroipuin Lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2015ko api. 22a, 08:21

Laudio Ikastolako DBHko ikasleek Ikastolako Lehen Mikroipuin Lehiaketan parte hartu dute aurten. Nerea Santistebanek idatzitako mikroipuinak jaso du sari nagusia eta Iratxe Letonak eta Julen del Arcok idatzitakoek ere  Mikel Ayllon eta Txani Rodriguez idazle laudiorren laguntza izan duen epaimahaiaren aipamena jaso dute. Hirurek Zuhaitza liburu-dendan erabiltzeko erosketa bonoak jaso dituzte sari bezala.

Sari Nagusia

Gogoratu ahal nuen gauza bakarra gu ginen, euria egingo zuela desiratzen. Espero nuen agian horrela, biok ikasi ahalko genukeela zertxobait erortzeari buruz, zeruak hodeietan idazten duen bezala.

Noraezean. (Nerea Santisteban)

Aipamenak

Bata eta Bestea
Bi gaztek apustua egin zuten: herriko punta batetik bestera lehena nor iritsi. Irabazlearentzat, 2€.
Bata lerro zuzenean joan zen. Besteak, aldiz, sigi-saga eginez irabaziko zuela esan omen zuen.
Batek galdu egin zuen. Bestea sekulan ez zelako helmugara heldu.

Txema Foro (Julen del Arco)

Musika
Nire bizitza abesti bat da. Ska batekin jaio nintzen eta bals batekin hilko naiz.

Identitate ukatua (Iratxe Letona)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide