Alkohol kontsumoaren Prebentziorako saioa

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2014ko urr. 29a, 11:14

DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek Laudioko udaleko droga-menpekotasunen prebentziorako bulegoak antolatutako alkohol kontsumoaren prebentziorako saioan hartu zuen parte urriaren 16an.
Peter Roberts mimo aktoreak eskainitako “Mimate” ikuskizuna eskaini zuen Ikastolako Areto Nagusian. Emanaldiak mimo arteaz, magiaz eta umoreaz baliatuta alkoholaren gehiegizko kontsumoren inguruko hausnarketa egitea proposatzen die gazteei, horretarako publikoa ikuskizunaren parte aktiboa bihurtuz.
Antzeztutako egoeratan gazteek beraien burua identifikatuta ikustea bultzatzen du ikuskizunak, modu horretan alkoholaren gehiegizko kontsumoak eta zenbait arazo sozio-sanitariok duten kausa-efektu harremanaz jabetu daitezen.
Emanaldi arrakastatsua suertatu zen, hala adierazi digu berton izandako ikasleetako batek “Benetan ikuskizun bikaina eskaini zigun mimo honek drogen eta batez ere alkoholaren inguruan. Asko gustatu zitzaidan ez baitzen mimoen ikuskizun tradizional horietako bat izan. Peterrek aurkeztutako ikuskizunean ikusle askori parte hartzeko aukera eman zien eta gehienek, denek ez esateagatik, primeran pasatu zuten. Mila esker Peter.”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide