Igandean Araba Euskaraz jaian lehiatuko den Erronkarako prest ditugu Laudio Ikastolako gazteak. Lapuebla de Labarkara hurbilduko dira DBH2ko Iraia, Nerea, Araitz, Jon, Iker, Ander, Naroa, Nahia, Maialen eta Nagore. Proba gogorrak dituzte zain, kayak ibilbidea, tirolina, eskalada edo lasto altxatzea kasu, baina giltza guztiak eskuratzeko asmo sutsua azaldu dute entrenamenduetan . Ez galdu aukera eta hurbildu igandean Laudio Ikastolako taldea animatzera! Animo neska-mutilak! Irabaziko dugu!