Ekainaren 15ean Lapueblan ospatuko den Araba Euskaraz jaian laguntzeko eskaera luzatu digu Assa Ikastolak.
Laudio Ikastolari HERRIA gunean (mazuelogunea), Herriko txosna (16 lagun), Diru trukea (2 lagun) eta Segurtasuna (14 lagun) goizeko ordutegian 9:00etatik 14:30era betetzea egokitu zaio. 32 pertsona baino gehiago lortuz gero bi txandatan banatuko ditugu lanak.
Izen-ematea ondorengo bideak erabiliz bideratuko dugu:
Ikastolako idazkaritzara orrialde hau beteta helarazita.
94 672 67 37 telefonoan.
eke@laudioikastola.net posta elektro-nikoaren bidez.
Animatu! Ekainaren 15ean, Mugan bibi bizi!
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide