30. promozioa agurtuko dugu Ikastolako jaian

Maiatzaren 17an ospatuko dugu Ikastolako jaia. Ikastolan ikasketak amaitzen dituen 30. promozioaren agurra, 1996an jaiotako ikasleena, ospatuko dugu aurten. Aurtengo ekitaldian 1984 jaiotako ikasleen promozioko kideak batuko zaie ospakizunean.

1981 urtean abiatu zen Ikastolako lehen promozioa, 1967 urtean jaiotako ikasleek osatutakoa. Izan ere,  OHO ikasketak amaitu zituzten lehen ikasle haiek, hamalau urte betetzen ari zirela. 1990an berriz, Ikastolak 18 urte bitarteko ikasketak eskaintzean, UBIko lehen promozioa abiatu zen ikastolatik, 1976an jaiotako ikasleek osatzen zuten 10. promozio hura.

Programa oparoa

Ikastolako jaiak adin tarte guztietarako kirol, musika eta aisialdi proposamenak bilduko ditu, besteak beste,  hockey, pilota eta futbito partidak, xake lehiaketa, karate erakustaldia, rokodromoa, ipuin irakurketa kolektiboa, gazteentzako graffiti tailerra, haurrentzako puzgarri, jolas eta ikuskizunak, batukada, trikitilarien girotzea, euskal dantza saioak eta ikasleen musika emanaldi akustikoak ere eskainiko ditu. Herri bazkariaren ostean dantza plaza saioa antolatu dugu jaiari amaiera emateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide