Euskal Autonomia Erkidegoko XXXIII. Eskolarteko Kirol Jokoetako Kros proba lehiatuko da Laudion otsailaren 23an Laudio Ikastolaren antolakuntzapean. 1999 eta 2000 urteetan jaiotako haurren kategoriako 300 atleta inguru bilduko dira Laudion 11:00etatik aurrera, ordu horretarako iragarri dute gizonezkoen lasterketa hasiera. Emakumezkoena berriz, 11:20ean hasiko da. 4.000 eta 3.000 metroko distantzian neurtuko dira hurrenez hurren kategoria bakoitzeko partaideak.
Izan ere zirkuitu ikusgarria prestatuko dute, Eiakuriko atletismo pistatik haratago, udal igerileku irekietako inguruko belardietara ere zabalduko dena. Aukera paregabea beraz igande goiz partean bertoko kirolariak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gainerako taldeekin batera hurbildutakoak animatzera Eiakurira hurbiltzeko.
ANTOLAKETAN LAGUNDUKO DUEN PERTSONA TALDEA OSATZEN ARI DA IKASTOLA
Honelako kirol hitzordu baten antolaketak jende askoren parte-hartzea eskatzen du. 20 laguntzaile inguru beharko ditugu Eiakurin goizeko 8:30etatik aurrera egin beharreko antolakuntza lanetan aritzeko. Izena eman idazkaritzan hilaren 20a baino lehenago. Eskuratu HEMEN izena emateko orria edo bidali mezua eke@laudioikastola.net helbidera.