Otsailaren 19an izango da Laudio Ikastolako Krosaren XXI. edizioa, Laudioko Lamuza Parkean. Arabako Eskolarteko Kros Txapelketaren finala ere lehiatzeko probestuko dute zita. Herriko ikastetxe guztietako ikasleak gonbidatu dituzte krosean parte hartzera.
Antolatzaileek ohiko zirkuitu ikusgarria prestatuko dute Lamuza Parkeko berdeguneetan barrena, 10:30ean zabalduko dena 2003. eta 2008. urteen tartean jaiotako kirolarientzat.
Hauek dira kategoria bakoitzaren ordutegiak eta egin beharreko distantziak:
11:00etan Emakumezko Infantilak, 2003 eta 2004 urteetan jaiotakoak, 2.500 metroko ibilbidea.
11:15ean Gizonezko Infantilak 3.500 metro.
11:35ean Emakumezko Kimuak, 2005 eta 2006an jaiotakoak, 1.500 metro.
11:45ean Gizonezko Kimuak 2.500 metro.
12:00etan Emakumezko Benjaminak, 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak, 1.000 metro.
12:10ean Gizonezko Benjaminak 1.500 metro.
Parte hartzeko aukera izango dute baita oraindik lehiaketan aritzeko adina ez dutenek (Lehen Hezkuntzako 2. mailatik beherakoek), 12:20etan abiatuko den erakustaldian.