Urriaren 1ean Laudion ospatu zen Euskararen jaian gure herriko eskola guztiei eman ziguten Urrezko Makila, denbora gutxi dela eratu den Euskalgintza Kontseiluaren parte izateagatik eta euskararen alde lan egiteagatik. Guretzat ohore bat da!!
Aste betez Laudio ikastolan izan dugu eta ondoren herriko beste eskola bateko lagunei pasako diegu. Gurekin igaro duen denbora honetan gelaz gela egin du ibilbidea denok ezagutu dezagun.
Balendin eguna izan denez, euskarari maitasun gutunak idaztera animatu gara otsailaren 7 tik 13ra Ikastolako sarreran egon den postontzian bildu ditugularik. Gero Balendin egunean gutun horiek ikusgai jarri genituen berton.
Bukatzeko, otsailaren 14an ere makilari agurra egin diogu bertso saio txiki batez.
Zorionak euskara maite dugun guztioi!!!!!!!