Laudio Ikastola Bastida Ikastolak ekainaren 18an ospatuko duen Araba Euskaraz jaian laguntzaile bezala aritzeko taldea osatzen ari da.
Autobusa dohain
Txanda guztiak goizeko ordutegian 09:00etatik 14:30era betetzekoak izango dira eta zeregin bakoitzean oraindik behar den pertsona kopurua zehaztu dugu: Txosna (12 lagun), Segurtasuna (6 lagun), Garbiketa (4 lagun), Kafe txokoa (3 lagun), Denda (4 lagun), Kaiku material banaketa (3 lagun), Aparkalekua (14 lagun).
Laguntzaileek autobusa dohain izango dute. 08:00etan abiatuko dira Laudioko institututik eta 19:00etan Bastidatik bueltan.
Izena eman Ikastolako idazkaritzan, 94 672 67 31 telefonoan, edo eke@laudioikastola.eus posta elektronikoaren bidez.