Laudioko auzoak ikaskide berri bati erakusteko bizikleta txangoa

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2017ko aza. 17a, 11:19

Eguraldiagatik edo, birritan atzeratu eta gero, azkenik urriaren 31n, asteartean, Laudioko herrian zehar Areta, Gardea eta Ugartera joan ginen, DBH 2 ko hizkuntza tailerreko partaideak: Unax, Asier, Ekain, Beñat, Emiliano, Ekaitz , Ander eta Khadija, Khadijari taldeko ikaskide berriari, herria erakusteko asmoz. Gure taldekide Fatimak eta Alaitzek arazo pertsonalengatik ezin izan zuten gurekin etorri. Hasteko Lamuzako parkea erakutsi genion, ondoren Ugartera joan ginen dorretxea ikustera, Unaxek azalpen txiki bat eman zigun. Jarraian Aretako Bitorika zubia erakutsi genion, eta Ekaitzek zubiaren azalpenak eman zizkigun, Ordurako hamaikak ziren eta guk guztiok gosez geundenez, Aretako Kultura Etxean hamaiketakoa egiteko gelditu ginen. Anderrek kultur etxeaz zenbait berri eman zigun.

Denbora tarte bat pasa eta gero, bizikletak hartu genituen eta Gardearako bideari ekin genion, Gardean Ekainek Katuxa jauregiaz informazioa eman zigun. Gero Santa krutz baselizara igo ginen, Asierrek eleiza honetaz informazioa eman zigun.

Ondoren bizikletak hartu eta korrika batean ikastolara bueltatu ginen azkenengo.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide