Sukaldari lanpostu deialdia
Laudio Ikastolak sukaldari lanpostua eskaintzen du. Interesdunek sukalde zuzendaritzako goi mailako teknikari titulua eta azterketa bidez neurtuko den B2 euskara maila izan beharko dute. Eskola jantokien kudeaketan esperientzia eta elikadura eta nutrizio alorreko prestakuntza osagarria baloratuko dira. Curriculumak curriculumak@laudioikastola.eus posta elektronikoan eta Ikastolako idazkaritzan jasoko dira azaroaren 29a arte.
DBHko Natur Zientziak arlorako ordezkapena
Laudio Ikastolak 2017/18 ikasturte amaiera bitartean DBHko Natur Zientziak arloa, lanaldiaren %30a, irakasteko ordezkapen kontratua eskaintzen du. Interesdunek arloa emateko behar besteko habilitazioa duen gradua eta EGA titulua izan beharko dute. Ikastolen Elkarteko EKI metodologiaren ezagutza baloratuko da. Curriculumak curriculumak@laudioikastola.eus posta elektronikoan eta Ikastolako idazkaritzan jasoko dira azaroaren 29a arte.