Bartzelonako Sadako Eskolako zuzendaria gonbidatu du Laudio Ikastolak

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2018ko urt. 26a, 07:02

Jordi Musons. / Laudio Ikastola

Laudio Ikastolak Bartzelonako Escola Sadako-ko zuzendaria den Jordi Musons gonbidatu du bertoko irakasleria egiten ari den prestakuntza saioetan parte hartzeko.

Aukera baliatuta, gurasoei eta hezkuntzan interesatutako herritarrei zuzendutako hitzaldia irekia eskainiko du Jordi Musons-ek otsailaren 1ean, osteguna, Laudioko Kultura Etxeko Arraño gelan, 17:30ean. Haurtzaindegi zerbitzua izango dugu.

Aurkezpena
Hezkuntza esparruan eraldaketa ugari abiatzen ari da egun. Laudio Ikastolan, esaterako, konfiantzaren pedagogia edo EKI metodologia abiatu berri ditugu.

Beste ikastetxetako esperientzia berritzaileak ezagutzeko asmoz, Bartzelonako Escola Sadako-ko zuzendaria den Jordi Musons gonbidatu dugu bertoko esperientzia ezagutzeko.

Gurasoentzako hitzaldia
Otsailaren 1ean, osteguna, arratsaldeko 17:30ean, Laudioko Kultura Etxeko Arraño gelan izango dugu “Aldaketan hezi” hitzaldia eskaintzen. Haurtzaindegi zerbitzua izango dugu.

Escola Sadako
Jordi Musons Escola Sadako-ko Zuzendaria da. Eskola honek Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza eskaintzen duen ikastetxe kontzertatua da, eta 700 bat ikasle ditu.

Orain dela hamar bat urte aldaketa baten beharra ikusi zuten eta berrikuntza pedagogikoarekin hasi ziren. Gaur egun, Bartzelona inguruko ikastetxe erreferenteetariko bat bihurtu da.  Eskola honek “change maker “ filosofiarekin lanean dihardu. Pertsonetan oinarritutako irakaskuntza aktiboa bilatzen du, hau da, ez du bere jarduera edukietan bakarrik oinarritzen.

Ikasleek ez dute mahai indibidualik, maila desberdineko ikasleek batera ikasten dute eta, gainera, hau guztia, ikaskidetzan egiten dute. Ikasleek ikasketa zerbitzuen proiektuak egiten dituzte eta bileretan erabakiak hartzen dituzte. Hau dana liburu didaktikoak erabili gabe egiten dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide