Errelebo kontratu bi bideratzeko lan eskaintza eta ordezkapenetarako lan poltsak berritu nahi ditu Laudio Ikastolak

Laudio Ikastolak errelebo kontratu bi bideratzeko lan eskaintza jarri du abian.

Interesdunek ondorengo titulazioak izan beharko dituzte:

  •     Ingeniaritzako, fisikako edo matematikako gradua
  •     Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP)
  •     EGA edo titulazio baliokidea
  •     Ingelesako C1 titulazioa


Bestetik, hautagaien goi mailako musika ikasketak eta Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia ere baloratuko dira.

Interesdunek curriculuma bidali dezakete otsailaren 13 baino lehen curriculumak@laudioikastola.eus helbidera edo Ikastolako idazkaritzara.

Jantokiko zelarien eta Ikastolako garbiketako langileen ordezkapenetarako lan poltsa

Ikastolako jantokian zaintzaileen eta Ikastolako garbiketako langileen ordezkapenetarako lan poltsan izena emateko epea ere zabaldu du Laudio Ikastolak.

Interesadunek B2 euskara maila, ebaluatuko dena, izan beharko dute. Lanpostuekin lotutako esperientzia baloratuko da.

Curriculuma  bidali  otsailaren 13 baino lehen curriculumak@laudioikastola.eus helbidera edo Ikastolako idazkaritzara.

Hezkuntza bereziko laguntzaileak ordezpenetarako lan poltsa

Hezkuntza bereziko laguntzaileen ordezkapenetarako lan poltsan izena emateko epea zabaldu du Laudio Ikastolak.

Interesdunek Gizarte Hezkuntzako Goi Mailako Teknikari titulua eta EGA edo titulazio baliokidea izan beharko dute.

Curriculuma bidali beharra dago otsailaren 13 baino lehen curriculumak@laudioikastola.eus helbidera edo Ikastolako idazkaritzara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide