Nerea Santisteban Goirik 2016-17 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezia eskuratu berri du

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2018ko api. 9a, 14:57

Martxoaren 23an jaso zuen saria. / Laudio Ikastola

Laudio Ikastolako ikaslea den Nerea Santisteban Goirik 2016-17 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezia eskuratu berri du. Saria eskuratu duten beste 14 ikaslerekin batera 3 asteko ingeles ikastaro eta egonaldia egingo du Toronton, Kanadan, uda partean.

Martxoaren 23an, udaberriko oporren atarian, banatu zituzten sariak Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Maite Alonso Sailburuordeak.

Izan ere 14.000 ikaslek baino gehiago bukatu zuten Batxilergoa Euskal Erkidego Autonomoan iragan 2016-17 ikasturtean eta horietatik 519 aurkeztu ziren ekainean burutu ziren Sari Berezietako probatara. Probatan parte hartu ahal izateko Batxilergoko bi kurtsoetan 8,75etik gorako batezbestekoa izan behar zuten hautagaiek.

Zorionak Nerea!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide