Izan ere urtean zehar beraiek egindako eskulanak edo pintxo eta hamaiketakoak salmentan lortutako dirua Elikagaien Bankuan behar zituzten gaiak erosteko erabili dute eta ondoren Gardearaino eraman dituzte lehen eskutik berton egiten duten lana ere ezagutzeko.
Elkartasunari buruzko hausnarketa egitea izan da ekintzaren xedea, ondorioak Ikastolako gainerako ikasleekin partekatu dituztelarik.
Besteen larruan jartzen ikasi
“Besteen larruan jartzen ikasi dugu, askotariko arrazoiengatik hainbat pertsonak bizi dizuzten egoera ahulak gureak balira bezala sentitzeko.
Hasteko, zera ikasi dugu: herrialde batek zenbat eta osasun hezkuntza eta bestelako baliabide gehiago eduki, orduan eta hobea izan ohi da hango biztanleen ongizatea, eta luzeagoa haien bizi-itxaropena. Era berean, ikasi dugu herrialde berean ez garela guztiok berdin bizi.
Ikasi eta frogatu dugu zerbait egin dezakegula geure eta besteen bizitza hobetzeko: modu osasuntsuagoan elikatu, gelakideen eskubideak errespetatzeko, konpromisoak hartu, egoera ahulean bizi direnei lagundu, jedeari beharraren kontzientzia pizten ahalegindu…
Izan ere, askotariko arrazoiengatik egoera ahulean bizi diren pertsonen beharrak asetzeko, ezinbestekoa da guztion inplikazioa. Denona da gizarte-arazo hori, eta denok izan behar dugu arazo horren konponbidearen protagonistak.”
Elikagaien Bankua laguntzeko ekimena
Erronkaren helburua zehaztean Aiarako Madaria baserria laguntzea pentsatuta zuten, baina xede horrekin beste hainbat ekimen aktibatzean nahikoa laguntza bildu denez, bildutakoa Elikagaien Bankura bideratzea erabaki dute.
Beraien ekimenen bidez dirua biltzeaz aparte, Elikagai Bankuko beharrak zeintzuk diren ezagutu eta ikasleek beraiek zuzenean erosi dituzte gero Gardeako egoitzara eramateko.