[LAN ESKAINTZA] LHko PT irakaslea eta BHko irakaslea ingenieritza gradua goi mailako musikarekin duena

Laudio Ikastolak 2019/20 ikasturterako lanpostu bi eskaintzen ditu:

  • Lehen Hezkuntzako Pedagogia Terapeutiko irakaslea. EGA edo titulazio baliokidea beharrezkoa izango da. Teknologia alorreko ezagupenak, hizkuntzak eta Ikastolen Elkarteko metodologiarekin eskarmentua baloratuko dira.
  • Ingeniaritza gradua eta goi mailako musika ikasketak dituen Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP) eta EGA edo titulazio baliokidea beharrezkoak izango dira. Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea  baloratuko da.

Interesdunek curriculuma helarazi uztailaren 2a arte curriculumak@laudioikastola.eus helbidera edo Ikastolako idazkaritzara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide