Laudio Ikastolan astebete igaro dugu Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ospakizun, hausnarketa eta gure hizkuntzaren erabilpena txertatu eta sustatzeko ekinemenetan murgilduta.
Argitxoren bisitaldiak abiatu zuen txupinazo batez Euskararen astea eta jarraian etapa guztietako ikasleen partaidatza bultzatu duen ekintza programa burutu dugu: ipuin kontalariak, dantza emanaldiak, irakurketa musikatuak, herri kirolak, Bigarren Hezkuntzako ikasleek Haur Hezkuntzakoentzat prestatutako jolasak, ipuin kontalariak, Euskararen Zuhaitzaren apainketa…
Ekintza guztietan Ikastolako euskara taldeak proposatutako leloa, “Euskara Gora! Bihotzetik ahora!”, edukiz betetzea izan dugu helburu.