Laudio Ikastolak matrikula jarraia eskainiko die 2019an eta 2020an jaiotako haurren familiei

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2020ko mai. 6a, 14:53

Laudio Ikastolak 0 eta 1 urteko haurren matrikula burutzeko prozedura osasun larrialdi egoerak sortutako baldintza berrietara egokituko du. Izan ere, orain arte maiatza hasieran burutzen den matrikula epea, familien beharretara egokituko du eta 2019an eta 2020an jaiotako haurren gurasoek 2020/21 ikasturtearen edozein momentutan burutu ahal izango dute matrikula.

Epeak egokitzeaz gain, matrikula burutzeko prozedura ere egokituko du Ikastolak, familiei tramitazioa era presentzialean burutu beharrean baliabide telematikoekin gauzatzeko aukerak eskainiz.

Horretan ari da egunotan bertoko Ikasketa burua den Izaskun Goitia, “familien beharrak aldatu egin dira egun batetik bestera, eta egoera berrira egokitzeko ahaleginean ari gara egun hauetan”.

Ikastolarekin harremana ahalik eta modu errezenean eskaintzea da aurrean duten erronka eta horretarako matrikula@laudioikastola.eus posta elektronikoa, 94 672 67 37 telefonoa eta www.laudioikastola.eus web guneko matrikula atalean kontaktu formulario bat aktibatu dute.

“Familiei ahalik eta harreman hurbilena eskaini nahi diegu. Ohiko telefono deietatik haratago, bideodeiak eskaintzen dizkiegu gure eskaintzaren informazioa era atseginenean eskura dezaten”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide