Laudio Ikastolak ordezkapenetarako lan-poltsa berritzeko aparteko deialdia zabaldu du. Interesdunek lan-poltsa atala zabalik dute une oro Ikastolaren web orrialdean: www.laudioikastola.eus.
Ikastolako lanpostu guztietarako ordezkapen-zerrendatan izena emateko aukera azaltzen da berton.Izan ere, bizi dugun egoeraren ondorioz ondorengo lanpostuetan azaldu da premia handiena:
- Bigarren Hezkuntzako irakasleak: zientzia eta hizkuntza arloetarako gradudunak eta pedagogia edo psikopedagogian gradudunak bereziki.
- Lehen Hezkuntzako Pedagogia Terapeutikoa
- Jantoki zerbitzua: Sukaldariak zein zaintzaileak
- Garbiketa pertsonala
- Etxezaina