Laudio Ikastolak DBHn Gizarte arloa euskaraz eta ingelesez irakasteko behar besteko titulazioa duen irakaslea behar du.
Horrez gain, ondorengo titulazioak ere beharrezkoak izango dira:
- EGA edo titulazio baliokidea.
- Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP).
Hautaketa prozesuan baloratuko dira:
- Gainerako titulazio osagarriak.
- Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak.
- %33eko edo hortik gorako desgaitasun ziutagiria izatea.
Interesdunek curriculuma helarazi www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atala baliatuta irailaren 7ko 12:00ak baino lehenago.