Laudio Ikastolak Eskolaz Kanpoko Ekintzen koordinatzailea kontratatu behar du.
Aisialdi esparruko prestakuntza, titulazioa eta esperientzia baloratuko dira, eta bereziki Ikastolaren proiektu pedagogikoan txertatuko den jarduera programa sortu, dinamizatu eta kudeaketa administratiboa burutzeko gaitasuna.
Eskaintzen da: lanaldi partzialeko (%30-%50eko bitartekoa) lanpostu egonkorra.
Interesdunek curriculuma helarazi www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atalaren bidez irailaren 8a arte.