Aisialdi begirale ikastaroa Laudion egiteko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2021ko aza. 2a, 07:00

Aurten ere, aurreko ikasturteetan bezala, Ikastolen Elkarteko Aisiola begirale eskolak begirale ikastaroa eskainiko du Laudion, Laudio Ikastolan.

Ikastaro honen bidez, aisialdiko esparruan jarduteko trebetasun aberasgarriak lortzen dira, horien artean, talde dinamikak, ikasleen arteko elkarrekintzak, naturako baliabideen erabilerak...
 
Ikastaroak 310 orduko (150 teoriko eta 160 praktiko) iraupena dauka eta bi ikasturtetan burutzen da, 2022ko urtarrilean hasi eta 2023ko udan bukatuz.
 
Ikastaroa amaitzean, ikasleek, Lanbidek emandako HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIKO JARDUEREN DINAMIZAZIOA izeneko 2.mailako gaitasun ziurtagiria titulu ofiziala jasoko dute.

Izen ematea

Izen-ematea zabalik dago eta azaroaren 3 arte dago matrikula egiteko aukera (izena emateko hemen sartu: https://zirimola.eus/node/add/aisiola-matrikula) .
 
Informazio gehiago nahi izanez gero, aisiola@ikastola.eus helbidera idatzi  edo 944 354 340  telefonora deitu.
 
Animatu ikastaroan parte hartzera!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide