Laudio Ikastolak ordezkapenetarako lan-poltsa berritzeko beharra du. Interesdunek lan-poltsa atala zabalik dute une oro Ikastolaren web orrialdean: www.laudioikastola.eus.
Ikastolako lanpostu guztietarako ordezkapen-zerrendatan izena emateko aukera azaltzen da berton.Izan ere, bizi dugun egoeraren ondorioz ondorengo lanpostuetan azaldu da premia handiena:
Haur Hezkuntza: Lehenengo Zikloan hezitzaile lanpostuan aritzeko, Lanbide Heziketako Goi Mailako tituludunak eta Bigarren Zikloan Haur Hezkuntzako gradudunak.
Jantoki zerbitzua: Sukaldariak, Lanbide Heziektako Goi Mailako tituludunak, eta jantokiko hezitzaileak
Garbiketa pertsonala