Laudio Ikastolak “izan ginelako” lema erabiliko duen Ikasle ohien sarea osatzen hasi da Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko ekimenen barruan.
Mezu katea abiatu du sare sozialak baliatuta belaunaldi ezberdinetako kideen artean ekimenaren berri emateko. Lehen erronka ikasle ohiek Ikastolako web orrian osatu daitekeen inprimakia betetzea izango da, eta behin kontaktua ezarrita, bestelako ekimenak jarriko dira martxan.
Izena emateko formularioa hemen.
Argazki bilduma
50 urte hauetan Ikastolatik pasatu diren belaunaldi ezberdinetako kideen argazkirik gogokoenen bilduma osatzeko deialdia zabaltzen hasi dira sarearen bidez. Izena ematen duten ikasle ohi guztiei luzatuko zaie etxeko kajoi, ganbara eta altxor kutxak arakatzeko gonbidapena, bakoitzak gutxienez gustuko duen bat igo dezan.
Igo argazkiak hemen.
