Oporren bueltan Laudio Ikastolaren 50. urteurreneko ospakizunen prestakuntzaren azken txanpari ekingo diogu, horren berri eman dute Aiara Murgak, Ikastolako lehendakariak, eta Jon Bengoetxeak, zuzendariak.
Ekitaldi ezberdinak antolatuko dira maiatzean zehar, orientazio proba 7an, Araba Euskarazekin elkarlanean, eta Ikastolaren historiara bidaia 21ean besteak beste.
Amaierako jaia berriz, ekainaren 11n, larunbata, burutuko dugu. 50. urte hauetako ibilbidean aritutako familia, langile eta ikasle ohiak elkartzeko ekitaldia burutuko dugu goiz partean. Eguerdian, ikasle eta langile ohiak bazkari batean elkartuko ditugu eta egunari amaiera emateko erromeria ere izango dugu.
Bezperan, ekainaren 10ean, ostirala, ikasturte amaierako jaia burutuko dugu ikasle eta familiekin.