Vital Fundazioak bideratutako programa da eta etapa bakoitzeko ikasleen ezaugarrietara egokitutako edukiak eskainiko ditu. Horretarako etapa bakoitzeko talde bana eratuko da eta talde bakoitzak 2 prestakuntza saio izango ditu.
Bigarren Hezkuntzako gurasoentzako saioak maiatzaren 2an, astelehena, eta 10ean, asteartea, eskainiko dira. Lehen Hezkuntzako saioak berriz, maiatzaren 4an, asteazkena, eta 17an, asteartea, burutuko dira.
Saio guztiak Laudioko Kultura Etxeko Arraño gelan burutuko dira 17:00etatik 18:30era. Parte hartzea gaian interesa duen orori irekia bada ere, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea hemen.
Talde biek prestakuntza programa berbera garatuko dute, baina talde bakoitzeko etapako ikasleen ezaugarrietara egokitutako eduki eta adibideak landuko dira saioetan:
1. saioa: Heziketa irizpideak, guraso kontrolak, sare sozialen eta online jolasen arrisku batzuk eta horien prebentzioa nola landu daitekeen ikusiko dugu.
2. saioa: Sare sozialetan eta online jolasetan gomendatutako ezarpenak, delituak, erronkak, arriskuak eta prebentzioa lantzeko irizpideak.