Izan ere maiatzaren 17a Homofobia, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna izendatuta dago eta horren harira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen Naizen elkartea gonbidatu du Laudio Ikastolak hitzaldia eskaintzera. Elkarteko sexologa batek gidatuko du topaketa eta bertan tokiko testigantzak ere entzuteko aukera izango da.