Bertan, Aaiuneko Bucraa herrian, kooperazio proiektu bat garatuko dute. Lankidetza-proiektu hezitzaile honen bidez, besteak beste, kulturartekotasuna, elkarlana eta elkartasuna jorratuko dituzte.
ESMARA EGUNA
Ekimen hau ezagutarazteko eta aurrera eraman ahal izateko, “Esmara eguna” antolatu dute Aiaraldea Ekintzen Faktorian azaroaren 4an arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Bertan kontzertuak (Malen Atxa, Dj gomi etab.), zozketak, kamiseta eta poltsen salmenta, bigarren eskuko arroparen azoka, afaltzeko aukera eta taberna zerbitzua egongo dira eskura. Diru ekarpena, sarrera, 3€-koa izango da.
Zure ekarpena, babesa eta parte hartzea ezinbestekoak dira 47 urte zapaldua daramatzan saharar herria laguntzen jarraitzeko. Aldez aurretik, laguntza eskaini eta eskaintzen ari diren pertsona guztiei esker ona adierazi nahi dizuete.
BIGARREN ESKUKO AZOKARAKO LAGUNTZA
Egun honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzeaz gain, arropa bilketan denon ekarpena espero dute. Bigarren eskuko azoka antolatuko dute eta horretarako erabilgarri dagoen arropa bilketa egingo dute. Arropa entregatzeko ikastolako idazkaritzan kutxa bat jarriko da azaroaren 3ra arte.