Laudio Ikastolako 2023/2024 ikasturterako lan eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2023ko eka. 30a, 18:15

Laudio Ikastolak 2023/24 ikasturterako ondorengo lan eskaintza osatu du:

1. Haur Hezkuntzako 2. zikloan errelebo kontratua gauzatzeko irakasle lanpostua.
Interesdunek Haur Hezkuntza irakasle gradua, C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa eta etapan ingelesa lantzeko behar besteko titulazioa izan beharko dute.

2.   Haur Hezkuntako 1. zikloko hezitaileen eta Hezkuntza Laguntza Espezialisten ordezkapenetarako lan poltsa.
Interesdunek Haur Hezkuntza edo  Gizarteratze goi-mailako teknikari titulazioa eta  C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa izan beharko dituzte.

Bi eskaintzatarako izen ematea ikastolaren web guneko lan-polta atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da uztailaren 9ra arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide