IKT teknikari lanpostu eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2023ko uzt. 13a, 07:00

Laudio Ikastolak IKT teknikari aritzeko ordezkapen kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen Goi Mailako  Heziketa Zikloa izan beharko dute, eta C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa.

Izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da uztailaren 18ra arte. 

LANPOSTUAREN ZEREGINAK:

  •     IKT sailaren ardura eta erabaki estrategikoak hartzeko gaitasuna
  •     Ikastolako IKT lantaldeetako arduradun eta kanpokoetan Ikastolaren ordezkari izateko gaitasuna
  •     Sare eta komunikazioen beharrezko arkitektura diseinatzea.
  •     Instalazio berriak koordinatzea.
  •     Komunikazioen kudeaketa (sare pribatuak, telefonia mugikorra eta finkoa), eta operadore eta hornitzaileekiko harremanak.
  •     Ekipoen inbentarioa eta ikuskapena egitea, baita beren berrikusketa planifikatzea ere.
  •     Dispositiboak konpontzeko ezagupenak
  •     Ekipo informatikoak erostea (ordenagailuak, inprimagailuak, komunikaziorako ekipoak, etab.), instalatzea eta egoki funtzionamenduan jartzea.
  •     Lizentziak, antibirusak, posta elektronikoa eta instalatutako edozein software eguneratzea.
  •     Softwarearen hornitzaileekiko harremanak eta eraldaketa digitalaren proiektuak diseinatzea.
  •     Gertakari informatikoen konponketak koordinatzea kanpoko enpresekin.
  •     Zerbitzarien administrazioa/kudeaketa.
  •     Switchen eta VLAN konexioen kudeaketa eta konfigurazioa.
  •     Segurtasun-kopiak.
  •     Segurtasunerako mehatxuak detektatzea eta aztertzea, baita prebenitzeko teknikak garatzea ere.

ESKATUTAKO PROFILA

  •     GMHZ Sare informatika sistemen administrazioa.
  •     Antzeko lanetan esperientzia.

GUTXIENEKO EZAGUTZAK:

  •     Ekipoen erosketa, konfigurazioa eta mantentze-lanak (mahaigaineko ekipoak, eramangarriak, chromebookak,  inprimagailuak, komunikazio-ekipoak, etab.)
  •     Zerbitzarien administrazioa/konfigurazioa (Windows server eta Active Directory)
  •     Erabiltzaileei euskarria
  •     Suhesiak (Fortigate)
  •     Switching 
  •     Haririk gabeko sarbide puntuen kudeaketa (Aruba)
  •     Segurtasun kopiak (NAS, CLOUD)
  •     Google Workspace for Education aplikazioarekin lanean aritu izana (Admin Console, erabiltzaileen eta taldeen kudeaketa posta, chromebookak, ...)

KONTUTAN HARTUKO DA:

  •     Alexia hezkuntza-plataforma ezagutzea.

ESKATUTAKO KONPETENTZIAK:

  •     Ekimena izatea eta lorpenerako orientazioa.
  •     Harremanetarako ahalmena eta talde lanean aritzeko gogoa.
  •     Iniziatiba erakunde barruko formazio-beharrak antzemateko eta prestakuntza eskaintzeko.
  •     Sormen-ahalmena eta ideiak proposatzeko gaitasuna.
  •     Hornitzaileak eta aliatuak kudeatzeko, eta haiekin tratatzeko gaitasuna.
  •     Planifikazio ona, denboraren kudeaketa eta lehentasunak ezartzea.
  •     Proaktibitatea.
  •     Autonomia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide