Laudio Ikastolak lau lan deialdi egin ditu

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2023ko abu. 30a, 16:07

Laudio Ikastolak 2023/24 ikasturterako ondorengo lan eskaintza osatu du.

IKT TEKNIKARI LANPOSTU ESKAINTZA
Laudio Ikastolak IKT teknikari aritzeko ikasturte osorako ordezkapen kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen Goi Mailako  Heziketa Zikloa izan beharko dute, baita B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.  Euskara froga egingo da. 

Lan deialdi honen inguruko informazio osagarria

PT BATEN ORDEZKAPENA BETETZEKO LANPOSTU ESKAINTZA
Laudio Ikastolak PT aritzeko ordezkapen kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen titulazioa izan beharko dute, baita C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.  

GARBIKETA ETA JANTOKIKO HEZITZAILE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA 
Laudio Ikastolak hezitzaile lanetan aritzeko ordezkapen kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko esperientzia izan beharko dute, baita B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.  

MANTENU LANETARAKO LANPOSTU ESKAINTZA
Laudio Ikastolak mantenu lanetan aritzeko ikasturte osorako ordezkapen kontratua eskaintzen du, jardunaldi osoz. Hilabeteko froga epea izango du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko titulazioa eta esperientzia egiaztatu beharko dute. B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere aurkeztu beharko dute.

Lan deialdi guztietan %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.

Lan eskaintza hauetarako izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus, bideratu beharko da irailaren 6ra arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide