BIGARREN HEZKUNTZAN INGELES ORDEZKAPENETARAKO LAN-POLTSA
Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan ingelesa arloko ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesatuek ondorengo titulazioa izan beharko dute:
- Ingeles ikasketetako gradua edo baliokidea.
- Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra (CAP).
- EGA edo titulazio baliokidea.
Bestetik hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da.
BATXILERGOAN ETA BIGARREN HEZKUNTZAN MATEMATIKA ETA FISIKA/KIMIKA ORDEZKAPENA
Laudio Ikastolak Batxilergoan eta Bigarren Hezkuntzan matematika, fisika eta kimika arloetako ordezkapena burutzeko irakaslea behar du. Interesatuek ondorengo titulazioa izan beharko dute:
- Arlo horietarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa.
- Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra (CAP).
- EGA edo titulazio baliokidea.
Bestetik hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da.
HAUR HEZKUNTZAN ORDEZKAPENAK EGITEKO LAN-POLTSA
Laudio Ikastolak Haur Hezkuntzan ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesatuek ondorengo titulazioa izan beharko dute:
- Hezitzaile teknikaria edo Haur Hezkuntzako magisteritza gradua.
- EGA edo titulazio baliokidea.
Lan deialdi guztietan %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.
Lan eskaintza hauetarako izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez, www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da azaroaren 9ra arte.